Hitzaldiak plazaratuak
2008ko maiatzaren 2a
Inspiren izango ditugun hitzaldiak konfirmatu berri ditugu. Demoen sorkuntzako 3 alor nagusiak jorratuko ditugu: musika, grafikoak eta 3D, programazioaren aldetik behintzat. Ikusi "theevent" atala hitzaldien azalpen zabalagoa lortzeko.
Sariak
2008ko apirilaren 25a
Sarietarako dirua sarreretatik etorriko da. Ez zenuten Inspiren dirudun egiteko asmorik, ezta?
Lanak esfortzu eta kalitatearen arabera sarituko ditugu, kategoriak kontutan eduki gabe. Lanak epaitzerakoan ahalik eta modu onenean egiten saiatuko gara, behar bada beste partehartzaileen laguntza eskatuaz. Beraz argi eduki, sari nagusia Amigako 4K-tako lan batek eraman dezake, PCrako demo batek sari kaxkarrago jasotzen duen bitatean; zure eskuetan dago lan on bat egin eta gu harritzea.
Interneterako sarrera konfirmatua
2008ko apirilaren 23a
Ekitaldirako 2 aste soilik falta dira. Zuen lanak prestatzen ari al zarete?
Gu gogor ari gara lanean, Inspire topaketa bikaina izan dadin, eta Telefonicari esker Interneterako konexioa izango dugula aditzera eman nahi dizuegu. Posta eta berriak irakurri, lagunekin txateatu eta web-a arakatu ahal izango duzue. Mesez ez ezazuen internet konexioa P2P programa edota bestelako trafiko pisutsuarekin kaltetu.
Internetera kable edo wifi bidez sartu ahal izango duzue. Kable bidez sartu nahi baduzu, ez ahaztu zure ethernet kablea ekartzeaz.
Demo lehiaketako arauak eguneratuak
2008ko martxoaren 28a
.NEt eta Javan egindako lanak Demo lehiaketan onartzea erabaki dugu. Orain zuen lana da ingurune horietan zer egiteko gai zareten erakustea.
Gonbidapeneko 4 kilobyteko irudia
2008ko martxoaren 27a
Inspirerako gonbidapena Breakpoint 2008an aurkeztu dugu, Alemanian. Lor ezazu hemen edo hemen. Har ezazue kontuta denbora behar duela grafikoa sortzeko (20 segundu core bakarreko makinetan)
Inspirerako webgunea martxan!!!
2008ko martxoaren 22a
Inspire Demoscene Event
Inspireko antolakuntza taldea eta rgba-ren eskutik, Inspire Demoscene Event
ospatuko da maiatzaren 9tik 11ra Errenterian (Gipuzkoa).